XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bartzelonako inguru metropolitanoan gertatu da batik bat, baina ez hor bakarrik.

Gauza bera gertatu zaio gure hiri erdi-mailako eta txiki askori ere.

Alderdi guztiak jo ditu jatorri etno-linguistiko desberdinetatik sortutako bi munduen arteko dikotomia horrek.

Hemen hizkuntzaren alderdia bakarrik interesatzen zaigu.

KOMUNIKABIDEAK EDO KULTUR ELKARKOMUNIKAZIO-MODU BAT

Beldur handirik gabe esan daiteke, nire ustez, hirurogei eta hirurogeita hamargarren urteetan Katalunian orohar bi komunitate bizi zirela jatorri etno-linguistiko desberdinetakoak eta elkarrekin harreman handirik ez zutenak, hain zeuden beren baitan itxiak.

Gaztelaniadunak, hiri lotegitan bilduta, ghettotan bizi ziren bezala, katalandunak ere bere baitan itxitako ghetto handi bat besterik ez zen herrialde batean sartuta bizi ziren.

Demokrazia etortzearekin, ordea, bi gauza gertatuko dira bi eremu itxi horietan eragina izango dutenak: bata, lehen esan bezala, gaztelaniadunen ghettotik gure gizarte katalanera pasatuko direla pertsona batzuk, gazteak bereziki;

eta, bestea, poliki-poliki katalanezko komunikabideak jarriko direla martxan, kasu honetan gaztelaniadunen ghettoan sartu eta hor eragingo dutenak.

Horrela, bi ghettoak elkarrekin harremanetan jarriko dira apurka-apurka.

Lehenbiziko gertaera lehen ere aztertu dut piska bat.

Orain bigarrenari helduko diot arin-arin.

Katalanezko komunikabideek, ohiz kanpoko egoeren kariaz, beti katalana erabiltzeko konsignari jarraitu diote.

Politika horrek bi ondorio probetxugarri izan ditu: a) frogatu du ez dagoela beti gaztelania erabili beharrik gure solaskidea betidaniko katalanduna ez bada ere;

eta b) gaztelaniadun asko jendaurrean katalanez ari zitezen aukera eman zuen.

Azken gertaera honek ondorio logiko bat izan du: gaztelaniadunen katalana beste era batekoa dela.

Ez dut desberdintasun nabarmenen zerrendarik egingo, nire xedea ez baita hizkuntz ikerketa egitea.